Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
azala: Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
aurkibidea

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

 

 

Gernikako Arbola

1937ko apirila / Gernika

 

Faxistak Gernikan sartu dira apirilaren 29an, eta egurretarako dago Arbola Zaharra. Haren enborraz hiru gurutze-irudi egiteko aginduko dute faxistek. Bestela, karlistek guardia egiten diote Arbolari, ze, horixe, arbolaz egurra egin nahi izan dute falangistek.

        Handik urte batzuetara Jaime del Burgok Jon Bilbaori kontatu zion. Gero horrek 1948ko otsailean Telesforo Monzoni Saran idatzi eta Donibanera igorriko dion gutunean azaltzen dionaren arabera, Jaime del Burgo nafarrak Gernikako bonbardaketa ikusten du, Molarekin batera. Egun bi geroago Gernikan bertan sartu da.

        «Del Burgok esan zidan, ba ze, Gernikaren bonbardatzea berak ikusi zuela eta bonbardatze horrek Molarengan egundoko eragina izan zuela, ez ei zekielako alemaniarrak planeatzen jardun zutenaren berri. Del Burgo hau —segitzen du Jon Bilbaok Telesforo Monzoni azaltzen— Gernikan sartu zirenen lehenengoetakoa izan zen eta han sartu eta arratsalde berean bere erreketeetako batek jakinarazi zion, ba ze, falangista batzuk Arbola aizkorakadaz eraisten saiatzen zebiltzala. Del Burgok orduan bere erreketeak bilduarazi eta gau hartan guardia egin zuten. Egiatan; falangistak aizkoraz armaturik etorri ziren, baina atzera egin behar izan zuten, halakoa izan baitzen karlistek eman zieten astindua».

        Bazekien Del Burgok zer zioen 1936koaz. Aipaturiko "Guardia" hori orduko argazkietan ageri da. Hantxe dira, batzuentzat foruen irudia den arbolaren aurrean, karlistak eta beste batzuk ere. Arbola zaintzen edo.

        Nafarrak Gernikan Arbola Sainduaren aurrean makurtzera doaz. «Horrelaxe —idatziko du maiatzeko lehenengoetan bere egunkarian Ciganda delako tenienteak— gerrak hango eraikinetan eragin duen suntsiketaz jabeturik, nafar-foruzale zintzoak legez Gernikako Arbolaren eta hango Batzar-Etxearen tradizioaren itzalpera makurtzera joan ginen; mirariz, ukitu gabeak ziren. Han, Begoñako tertzio bizkainoaren kapitain nafar Jaime del Burgok eta guk besteok elkar besarkatu genuen eta elkarren ardo zahatoetatik edan genuen; gure ardoa, hamazortzi gradukoa, Mañerutik iritsi berria zen; bada, hantxe ziren, fusilak eskuetan eta gerrikoan pinaburu-bonbak eskegita, erreketeak, karlistontzat altxor hain preziatua den hori defenditzeko prest. Jainkoa defenditzen dugu, Aberria defenditzen dugu, Foruak eta Erregea defenditzen ditugu».

        Erregerik ez da etorriko, ostera, handik 39 urtera Franco hil arte. Haatik, diktadorearen guardia pertsonala nafar erreketeek osatuko dute. Bitartean, 1948ko horretan, Nafarroan Altxamendua prestatu zutenen buruetako Jaime del Burgok Jon Bilbaori —bien artean izan ziren elkarrizketa luzeetan— azalduko dionez, gerran egin zutena atzera ere egiteko, eta berriro ere egiteko, prest lirateke.

        Elkarrizketa horietan Del Burgok argi dio Altxamendua 1934an prestatu zela. Karlistek urte horretan Del Burgo bera eta beste txapelkide batzuk Italiako militar-eskola batera bidali zituzten. Euren buruak Peruko kadete legez aurkeztu ei zituzten. Mussolinik eta Cianok beste inork ez zekien benetan nor ziren. Handik itzuleran, Nafarroako mortuetan ibili ziren, maniobretan, horietan batzuetan bi mila gizon ere bildu izan zela.

        Harira itzulita, Del Burgoren gizonek zaintzen duten Arbolaren adarretarik hara airean hedatu da izua, ortzian inusturia baino biziago. Gernikan legez beste denean ere.

        Del Burgoren karlistak, falangistak eta Molaren militarrak ez ezik, badatoz mairuak ere, azkenok beti aurretik. Izan ere, Gernikan sartu diren lehenak, Del Burgoren akorduak gorabehera, mairuak izan dira, eta horiexena izan da faxistak han sartzean Arbolaren aurrean egin den lehenengo guardia, falangistak aizkorekin etorri artekoa behintzat.

        Horren berri badakite Mundakako portuan. Ez dago han bakerik apirilaren azken honetan. Aldarriak aditzen dira.

        Ahor datoz faxistak! Ahor moroak!

        Molak Bizkaian harririk harriaren gainean ez duela utziko iragarri izan du, eta Gernikakoa horren frogatzat ulertu dute denek. Betaurrekodun harakinak, ostera, odol zerarik eragin ez dutenen bizitza eta ogasunak errespetatu egingo direla dio, hala ere. Faxisten aldekoa ez den inork ez du horien bihotz zabaltasunaren federik, ostera. Errepresaliatua izan litekeen edonork ihes egin behar du. Horrek, jakina, adin batetik gorakoentzat balio du, ze faxisten bihotz gogorra gorabehera, gaztetxoei ezer egingo ez zaielakoan dira legearen aldeko agintariak. Hala eta guzti ere Bitoriano Ormaetxeak, hamasei urteko gazteak, alde egin nahi du. Horrexegatik sartu da Aintzatasuna ontziko ikatzaren tanbutxuan.

        Bitorianok gogoan du egun hartakoa —zein ote zen? Apirilaren 28a akaso?—. Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta, ahor herrikoak enbarkatzen. Horiek ikustera, mundu bat batu da moilan.

        Aintzatasunako karelen artean zenbat lagun sartu ote ziren-eta akaso hogeita hamar bat, gogoratzen du Bitorianok. Horien artean Juan Leon Kruzalegi dago, ze Galindezek Madrilen honen berri ez badaki ere, hortxe da pintorea, etxekoekin, Bilborako itsasbidean. Moilan, Indalexio dago, bere erretratatu kuttunena, ezeren beldur izateko zaharregia honezkero. Elkar azkenekoz ikusten dute erretratugileak eta erretratatuak. Denen agurrak minberatuak dira.

        Ez dio inori agur egingo Bitorianok. Ikatzaren zerean ondo gordeta, Aintzatasunak portuari agur egin arte itxaron behar du hor barruan burua agertu barik. Ikatzaren usaina sudurzuloetan gora sartuko zaio, betiko. Eta horrelaxe, harik eta portuko barra atzean utzi arte. Orduan burua atera du Bitorianok, eta aurrera, Bilbora, gaztetxo bat sagua legez tanbutxuan sartu zaigula-eta ezin da eta atzera egin. Haren ama Desideria Ibinarriaga alargunaren aieneak izango dira, gero, izatekoak.

        Hiru seme-alabaren ama, Desideriak alaba biak erbestera joaten ikusi ditu egun batzuk lehentsuago. Artean hogei urtekoa den alaba —gero gure ama izango dena—, eta haren ahizpa nagusia —geure izeko—, Frantzian dira honezkero. Eta begira, orain gizonek ere alde, eta euron artean bere seme bakarra. Mundua behera etorri zaio, hantxe portuan, amamari.

        Amamak, joan badoazenak barrako estura igaro dutenean ez Aintzatasuna ez beste ontziak ezin ikusirik ja, begiak moilan batu direnen artera zuzendu ditu. Eta hortxe ikusi du Indalexio Tribisarrospe agurea. Txokoloetara begiratu dio, ezinbestez.

        Indalexioren txokoloei kantak atera zizkioten herrian. Txokolatea haiexetan gordetzen ei zuen agureak. Inork hura eskatutakoan Indalexiok baietz esanda ere eskatzaileak nekez hartuko zion hari txokolotik hara ateratako txokolatea. Txikitan, nagusien zapatak jantzi eta oinak arrastaka ibiltzen ginenean batez ere, amama Desideriak ere —guretzat Amuma Desi— haren txokoloak aipatzen zizkigun.

        —Indalexio! —esaten zigun, barreka, gure oinetan nagusien zapatak zelan, halaxe izaten zirelako txokoloak Indalexioren oinetan; behar baino nabarmen handiagoak.

        Bada, hantxe moilan Indalexioren txokoloei begira dago amama Desideria, eta artean umea den Patxin ere —txokolatea txokoloetan gordetzen zuelakoa kontatu zidana—, Indalexio Tribisarrospe legendako gizonaren alboan. Legenda sortu eta hari haize emango zion gizona, Juan Leon Kruzalegi, badoa. Egunen batean berak idatziko du Ernest Hemingwayren Agurea eta itsasoa eleberriko Santiago pertsonaia Mundakako Indalexio Tribisarrosperengatik etorri zitzaiola, Kuban Andres Untzainek arrantzalearen itsasote bakartiak askotan aipatzen ei zizkiola-eta. Baina legenda hori geroagokoa da. Orain kontua da 1937ko apiril honetan Mundakako portuan direnei mundua behera etorri zaiela.

        Baina mundua behera etorri, askotan egiten zaio arrantzalearen andreari, galde egin bestela horiei, bai, alargun lotu ziren egunez.

        —Itsasoa alargunak egiteko makinia!

        —Hau gerra madarikatu hau lez.