Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
azala: Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
aurkibidea

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

 

 

M. Sotaren gutuna M. Irujori

1940ko abuztuaren 20an

New Yorketik Londresera

 

Delegation of the Basque Government       

60 E. 54th ST., New York       

 

Mr. Manuel de Irujo

London - England

Cart n.3

 

        Agurtu egiten zaio berorri, Presidente jaun eta Antso Jakitunaren Testamentuaren Albazea: abuztuaren 13ko berorren eskutitza hartu izanaren adierazpena egiten diot; delako hori irakurri, hausnartu eta barneratu egiten dut, eta kablez hartu nituen instrukzioekin bat, ez-ikusia egiten dut, Luis Ortuzarri buruz berorrek esaten duenaz. Alabaina, «egoera nahasi» horren kontuak ez nau konbentzitzen; argi biezat, eta ezer zehatzik egonez gero, jakinarazi biezat berorrek, zeren eta honelakoak zigortu beharra baitaukagu, gure esku dagoen adinean behintzat. Nire 2. eta 3. eskutitzak hartu dituelakoan nago.

        Intxaustik eta biok Leizaolarekin komunikazio etengabean segitzen dugu-eta, ezin gure egonarritik irten, ikusirik, hala berorrek nola Aldasorok ere, biek, dirua hainbat azkarren Buenos Airesen ipintzeko esaten diguzuen aldi berean, hark Marseillatik irteteko bat ere beldurrik ez dutela dioskula. Bere azken kablean, hango portuan dagoen belaontzi amerikar bat erostea proposatu digu, delako horretan itsasoa zeharkatu ahal izango dutelakoan baitira. Gaia tentuz aztertu ostean, beharbada erosi egingo dute Intxausti eta Marinoren artean. Eta kostalde hauetara Mayflower hartan aterpe bila aitzindari europar haiek nola, agian halaxe etorriko dira hona beste puritano batzuk White Sandow delakoan, horixe baita ontziaren izena.

        Hona, bide denetatik datorkigun albistea da Lehendakaria ondo dagoela dioena. Haren zoriaz interesa erakutsiz, Mrs. Hemingwayk (idazlearen emazteak), Kubako baskoen eskariz, Mrs. Roosevelti idatzi zion. Mrs. Rooseveltek erantzun egin dio, Lehendakaria ondo dagoela, bai, baina non dagoen ezin esan diezaiokeela esanez. Berorrek ikusten duen moduan, White Housen ere gure gizonaz arduratzen dira, eta horrek ahalbidetu egingo du hura herrialde hauetan erraz sartzea, horretarako aukera dagoenean.

        Egun batzuk berton igaroz, gurekin izan dugu berorren lagun Bosch koronela, gureganako jarrera ezin hobea duena. Sarritan izan naiz harekin eta haren emaztearekin; honek, koronelak dioenez, beltz-odol tanta batzuk ditu; nire ustean beltz-odol erreka oso bat badu baina, horrek ez dio eragozten neska ona eta sinpatikoa izatea, kriollo edertasun burrunbarikoa izatea eragozten ez dion legez. Boschek gure gauzez sentitzen duen maitasuna, harexen bidez igartzen zaio, mulatak debozioz hitz egiten baitu Eujcadiz. Castillo jeneralak mundu honetara ekarri zituen 26 kreaturetako bat da eta, ikusten den legez, maitasun batailetan estratega handia dugu hura. Jenerala Trujilloren ahaidea denez, honezkero Bosch Dominikar Armadako ofiziala da, Haitiko mugaldea zaintzen dihardu eta Aterpetuei buruzko Gaietarako Batzordeko kide dugu; horrek denak aukera ematen dio auto ofizialean paseatzeko, tomateak hazteko negozioan jarduteko modua ematen dion etxaldearen jabe izateko eta 10eko eta dolar gehiagoko billeteei aurrez aurre begiratzeko. Espainian Franco generalisimoaren etsaia da eta, berriz, itsasoaz alde honetan Trujillo generalisimo eta bera min-minak dira. Eta hau dena brageta kolpe bati esker. Jainkoak gizona buztin eskukada batez egin zuenetz, zalantzarik ez; orain potinak egiten diren bezala.

        Lehengo gauean, Asensio jeneralarekin afaldu beharra izan nuen, zoritxarrez. Eta zoritxarrez diot, zeren eta aurrean jesarri zitzaidanetik hara, ez baitzuen besterik egin, mundu guztiaz txarto esan eta baskoa den edozeri dion herra erakutsi baino. Berorrek jakintzat eman ahal izango duenez, ni neu ere ez nintzen isilik egon. Eta hau gure aldera erakartzeko zeregina hartu nahi du berorrek? Nazka digute, arrazaz, eta horrekin ez dago ezer egiterik.

        Txekiarrekin harremanetan nago, benetan garrantzizkoa den erakunde baten sartzeko helburuz. Horretan, ingelesak, herbeheretarrak, poloniarrak eta beste daude. Egiten denaren jakitun izango dut berori.

        Lehengo batean, hemen garrantzizko kargua duen pertsona frantses batek deitu zidan. Berorren anaia Eusebiok Santo Domingoko frantses ministroarekin izan zuenaz txostena idazteko eskatu zidan, bere gobernuari helarazteko gero, zeren eta pertsona horren ustetan ministroak zigorra merezi baitu. Halaber, eskaria egin zidan, beste txosten bat osatzeko, haren herrikideek baskoei, Frantziaren alde egin zituzten lan denak egin eta gero, eman dieten pagu desleialari buruz. Eta jakin banekienez gerra denboran ni hemengo frantses zerbitzuekin harremanean egona naizena, zera esan zidan: «Adierazi egin behar diot berorri, nik uste, gure Gobernuaren aldetik (Petainen gobernuaren aldetik) gerrari buruzkoan ditugun aginduak hurrengoak direla: itxurak egin, Ingalaterraren kontra garelakoan, baina ahal dugunik eta gehiena eginez gerran garaile Ingalaterra izan dadin». Benetan interesgarria, ezta?

        Ordezkari denei idatzi diet, gure jendea Frantziatik atera ahal izateko behar dugun dirua biltzen has daitezen. Hemen, hasiak gara dagoeneko.

        Bisitan etorri zaizkit Monte Gurugu, lehengo Artea-Mendi, ontziko kapitaina eta ofizialak. Honelakorik gertatu zaidan lehenengoa da. Guztiz esanguratsua da. Denak abertzaleak, denak anglofilo amorratuak. Francori gerran Axisaren aldean sartzea otuz gero, zuek ez ahaztu Bilboko matrikula duten ontzi denetako ofizialak eta marinelak Ingalaterraren erabat alde direla. Halako batean beharrezko baledi, ontziak Ingalaterraren zerbitzura jar litezke erraz-erraz. Ez ezazue ahaztu. Nire ustean, gai honi arduraz ekin beharko genioke.

        Goraintziak eta besarkadak,

Manu