Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
azala: Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
aurkibidea

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

Juan Duņabeitia eta Jesus Galindez
1937-1939 / Bordele

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

 

 

Irlak korrontean

1943 / Habana

 

Beharbada hoberena ez bada ere Ernest Hemingwayren libururik minena da Islands in the Stream —Irlak korrontean—, hark amaitu barik utzi eta hil ondoren argitaratu zena.

        Hiru zatitan banatua, lehenengoan Thomas Hudson protagonista hiru semeekin arrantzuan ari da, emazte izandako harako hura gogoan; bigarrenean Flodiritan dihardu lagunekin, edanean eta La Honesta izeneko prostitutarekin hizketan, halako batean emazte-ohia, orain beste batekin maiteminduta dagoen emakumea, han agertu eta harrezkerokoak kontatzeko; hirugarrenean, berriz, lagun talde hurkoarekin dabil urpekontzien ehizan, emakumerik gabe. Emakumea, lehenengo atalean, ausentzia da, mina. Bigarrenean, edo prostituta edo ezinezkoa. Hirugarrenean ez dago emakumerik, gizonak baino.

        Hirugarren atal horretako pasarte batzuk Gigik bere liburuan kontatu bezala ageri dira. Hain zuzen ere itsaspeko germaniarren ehizan ibili ziren udetan Pilar-en barruan bizi zen giroa eta han ibiltzen ziren pertsonaiak. Beste gehienak Ernestek asmatuak dira, hala nola germaniarrak benetan ikusi ez ezik bat hil haginean harrapatu zutela kontatzen duen pasartea. Alabaina, erabat amestua den horretan asmatua ez dirudien datua ematen du. Fikzioaren saltsan, esango genuke, badago arrain zati eder-goxoa. Thomas Hudsonen itsasontzikoek hil haginean idoro dute aleman hori —idoro dutena Traut bat dela dio narratzaileak, horrelaxe irizten zien-eta Ernest Hemingwayk alemanei—, eta horren berri eman eta beste datu batzuk jakinarazi behar dizkiotelarik, kontaktuan norekin sartuko eta Guantanamorekin sartu behar dute kontaktuan. Q-ontziarena egiten zuen Pilar hark egin ohi zuen legez, egia.

        Lehen esan bezala, Kuba eta Estatu Batuen arteko ituna hor dago, bai, baina itun hori gabe ere hor dago lehenagotik base hori, Guantanamokoa, inori ezelango haizu, baimen edo onespen eskatu beharrik gabe Kubaren independentziaren egunetatik hona diharduena. Ernest Hemingwayren eleberria irakurri gabe ere badakigu horren zeregina zein den; Karibe aldean dabiltzan itsasontziekiko komunikazioa eta kontrola. Hala ere, zeregin hori Irlak korrontean eleberrian aipatu izanak gogora dakarkigu, ba ze, orain artekoan Navyko Q-ontziak aipatu izan diren kasuetan Guantanamoko basea hortxe dela, eta Karibe itsasokoetan datu hori beti gogoan izan behar dugula.

        Hori horrela, Ernesten fikzioaren saltsan benetako beste zati batzuk ere badira; protagonisten aldetik gehienbat.

        Irlak korrontean liburuko hirugarren ataleko protagonistak nortzuk diren Norberto Fuentesek ohartarazi du. Nagusia, Thomas Hudson, Ernest Miller Hemingway bera da. Henry Wood, karel arteko bigarrena, Winston Guest —Wolfie— da, hots, polo jokalari-ohia, milioiduna eta hegaldi-enpresa baten jabea. John Saxon, telegrafista, Enbaxadak horretarako jarri zien gizonaren mozorro-izena da, irratiko gizon Peter horrena den legez. Haatik, Antonio, aldi berean sukaldari eta pilotu diharduen horren atzean, benetako bizitzako Gregorio Fuentes dago. Ara izenekoa, berriz, Patxi Ibarluzea da; «jai-alai jokalaria eta frontoiko kontratista», dio Norberto Fuentesek, aipatuz, gainera, Carlos Baker biografoaren ustez «pertsonaia benetako beste haren erretratu zuzena» dela. Gero, Juan Duñabeitia Sinsky edo Sinbad ere nobelan da, Juan izenarekin, baina ez ei da haren erabateko erretratu fidela. Azkenik, nobelan da hirugarren euskaldun bat, Eugenio. Horren atzean dagoena Dine ei da, «gerran itzel sufritutako mutila, abiada batean ehun liberako erregai-upelak altxatzeko gai zena», Gregorio Fuentesen hitzetan. Ez dago Dine delako horren beste daturik.

        Fikziora igaro diren horiekin batera besterik ere izaten izan da Pilar horren artean, hala nola Untzain bera, edo, esan beharrik ez dagoen moduan, idazlearen semeak. Haatik, ez da hori ardura duena. Hemingwayren baskoen erretratuaren garrantzia da aipagarria.

        Ernest Hemingwayren Irlak korrontean liburuko baskoak, bere obran lehenengoz eta azkenengoz hain argiro eta halako zuzentasunez, euskaldunak dira. Eleberrian bada horretan pasarte argigarririk.

        —Zein hizkuntza da hori?

        —Neurea —esan zuen Willik—. Hemen, inguruotan, mundu guztiak badik bere hizkuntza pribatua, euskara eta antzekoak. Eragozpenik-edo nik neurea erabiltzen badut?

        Golkoko korronte nagusian nabigatzen diharduten artean batzuk euskaraz mintzo direla eta, Willik ere bere hizkuntza nahi duela idatziko du Ernestek.

        Willik Filipinetan ikasi zuen orain egiten duen gaztelera mordoiloa, baina euren artean ondo konpontzen dira. Ara baskoa delako, agian horrexegatik, ze baskoa izanik gazteleraz txarto egiten du.

        Gaztetan Euskal Herrira joan eta hango hizkuntzarekin harriturik euskararen gramatika eskuraturik, hura beti bere liburuen kuttunen artean eroango duen gizonari lagun baskoen benetako irudiaren zertzelada bat —hizkuntza—, hori behintzat badatorkio Islands in the Stream idaztean. Jardun ere urteetan lantzen jardungo duen liburua da hori, hots, idazleak bere proiektu kutunentzat izango duena. Haatik, ez du inoiz amaituko, eta bera hil eta urte batzuk igaro artean ez da argitaratuko. Ordurako "Friendless" eta "The Crook Factory" operazioetan izandakoen arteko erdiak-edo hilik izango dira.

        Orain berriz, Habanako udagoiena oso aurreraturik, azken bi urteotan igarotakoen balantzea egitean Ernest Hemingwayri gerra ari zaio deika. Euretan izan deneko beste gerra biek nobela bana eman diote-eta, hobe deiari entzungor ez egitea. Agur esan beharko dio Floriditako giroari, agur espioitza-jokoei eta agente sekretu itxurei, agur hango jai-alai players hurkoei. Horiek frontoian segituko dute, jo eta apurtu, partidak irabazi eta partidak galdu, hogeigarren mendeko partida nagusia beste nonbaiten jokatzen ari den artean.

        Partida horrexetako fronte-lerroren batera joan nahi du Ernest Hemingwayk. Bide batez, Martha Gellhornek eta berak elkarren artean hain sakon aitzurtu dituzten lubakiak eta elkarrengandik hain urrun ezarri dituzten fronte-lerroak, ezabatu egin nahi lituzke horiek denak. Hala ere, 1944ko udaberria arte itxarongo du, gerraren deiari orduantxe men eginez E-Egun erabakigarriaren testigu izateko.

        Historiako orrialdeetara igaroko diren Pearl Harbor edo Normandia legezko lekuetan ez ezik beste inguru askotan ere partidako tantoak jokatzen dira. Tanto ez hain ikusgarriak, baina tantoak dira azken batean, eta frontoiaren zaleek ondo dakiten moduan, azkenean tanto denek dute balio berdina. Bada, gerrako partidan baskoek, Ernest Hemingwayren lagunek-eta, beren tantoak irabazi nahi dituzte. Aliatuen ekipoan. Horrela eginez partidaren azkenean garaileen artean izango direlakoan. Horren esperantzan dira, besteak beste, FBIren SIS delakoaren Basque adarrekoak.