Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
azala: Garbiņe Ubeda
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
2003, saiakera
340 orrialde
84-95511-60-6
aurkibidea

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

Esker onez

Ernest Hemingway
1959ko uda / Mundaka

1933-1939

Juan Duņabeitia eta Andres Untzain
2001eko martxoa / Mundaka

Pako Garai
1931ko abuztua / Kuba

Hemingway zezenetan
1933ko abuztua / Bilbo

Indalexio Tribisarrospe
1935eko otsaila / Mundaka

Martha Gellhorn
1937ko martxoa / Madril

Jesus Galindez
1937ko martxoa / Madril

Andres Untzain
1937ko apirila / Gernika

Gernikako Arbola
1937ko apirila / Gernika

Jesus Galindez
1937ko apirila / Madril

Juan Duņabeitia
1937ko maiatza-ekaina / New York-Bilbo

Hemingway eta Bosgarren Kolumna
1937ko uda / Madril

Galindez eta Bosgarren Kolumna
1937ko maiatza / Madril

Andres Untzain
1938ko udaberria / Habana

Washington-Madril: enbaxadoreak
1939ko ekaina / Queen Mary ontzia

1940-1944

M. Sotaren gutuna M. Irujori
1940ko abuztuaren 20an

Hemingwaytarrak eta euskaldunak
1942ko maiatza / Habana

Kubako Sarea
1942 / Habana

Friendless
1942 / Kuba

Martha Gellhorn
1942 / Karibe Itsasoa

Gustavo Duran
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942 / Habana

Agirre lehendakaria
1942ko iraila / Columbia-Caracas

Gigi eta Wolf Pack
1943ko uda / Karibea

FBI eta Gustavo Duran
1943 / Habana

Irlak korrontean
1943 / Habana

Basque Intelligence Service (BIS)
1942-1945 / Amerika

1945-1960

Felix Areitio eta Hemingway
1945 / Kuba

Ernest Hemingway gerran
1944 / Paris

Patxi Ibarluzeari gutuna
1947ko uztaila / Habana

Trujillo diktadorea eta Hemingway
1947 / Kuba

Andres Untzain eta Juan Duņabeitia
1949-1950 / Europa

Jesus Galindezen zereginak
1950 / Habana

Untzain eta Hemingway
1952 / Donibane Lohizune

Ernest eta Andresen arteko gutunak
1953-1954

Andres Untzain
1954-1955 / Mundaka

Jesus Galindez
1956ko martxoa / Karibe itsasoa

Juan Duņabeitia eta Kubako Iraultza
1958 / Habana

Ernest Hemingway
1960 / Bilbo

Azkena

Bibliografia

 

 

Juan Duñabeitia eta Jesus Galindez

1937-1939 / Bordele

 

«Hamaika bider madarikatua den gerra», 1936an hasi zenari halaxe irizten diote Bordelen Jose Antonio Agirreri hurrengo urteko urriaren 21ean zuzendurik doan eskutitza sinatzen duten bost bapore-patroiek. Eskutitz horren bidez bost patroiok —tartean Mundakako Aintzatasuna baporekoa delarik—, gerra hasi zenetik bizi behar izan dituztenak azaldu nahi dizkiote Lehendakariari.

        Gerra madarikatu eta hurrengo lerroan «Euskal Herriaren etsaiek eragin diguten gerra —hamaika bider madarikatua— hasi zenetik» euren arrantzale bizimoduan bizi behar izan dituzten perilak aipatzen dituzte, labur.

        «Guk arrantzan jardun izan dugu, arerioen ontziek egiten izan dituzten pirata-ekintzen arrisku eta guzti —diote—, gogoan izan bestela 1936ko udagoienean haiek gure lau ontzi harrapatu zituztela, eta berrogeita hamabi gizon eroan zituztela».

        Eskutitzean aipatua den hori gerraren hastapenetan izan zen. Gero, gerraren harietako baten kontaera dakar eskutitzak. Iheslariena.

        «Behin Bermeo ebakuatu ostean, Bilbon ere hantxe segitu genuen guk gure zereginean, arrantzale —patroiek ez dute zakuen garraioan ibiltzen zirelakoa aipatzen—, horretara herriaren premiei erantzuteko behar zen zerbitzua eginez, eta gero ontzi traidore batzuk izan baziren ere behean sinatzen dugunonak beti izan zaizkio fidel Gobernuari, eta halaxe izaten segitzen dute».

        «Bilbo jausi ostean hogeita hamarren bat ontzik Santanderra jo genuelarik, ontzioi hango portuan lan egitea eragotzi zitzaien, kalte handiekin eragotzi ere, ze, jan gura izanez gero jana ordaindu behar izaten genuen, eta modurik ez guk dirua eskuratzeko. Gure egoeraren berri Santanderko geure agintariei emanda, horiek ez dute guri ezertan laguntzerik izan. Abuztuko lehenengoetan Industria kontseilari Santiago Aznar jauna eta horren mendeko Arrantza Saileko zuzendari nagusi Tomas Garcia jauna Euzkadiko arrantzontzietako marinelengana etorri ziren, eta kontseilariak hantxe esan zuen ontzi denak Frantziara joanaraztekoak zirela, han aterpeturiko euskoentzat arrantzan egiteko helburuaz, eta behin Frantzian besoak zabalik hartuko gintuztela, eta han kooperatibak eta jantokiak eta lonjak izango genituela, eta ez genuela ezeren faltarik izango; halaxe agindu zigun, baina ailegatu eta hara ustekabekoa, agindutako ezer ez da bete».

        «Arroxelako portura jo genuen, haraxe egiteko agindu zitzaigun-eta; baina hitz eman zitzaigunaren kontrara, ez zen gure kargu egingo zitekeen inor agertu; hor izan ginen bost egunetan, ogia izan zen eman zitzaigun jateko bakarra. Hori ikusirik, Euzkadiko ontzietako patroi denak batzartu ginen, eta Bordelera edo Baionara jotzea erabaki, gure Gobernuak ordezkaritza duen lekuak horiexek dira-eta».

        «Behin portu honetara ailegatuta —Bordelen idatzia da eskutitza— Espainiako Kontsulak hartu gaitu hamabost egunez; denbora hori igaro ostean gure mantenuaren ardura Euzkadiko Arrantza Zuzendaritzak hartu izan du. Hil honetako 17an jakinarazi izan zaigun legez, 22tik aurrera ontzi bakoitzeko sei tripulantek bakarrik hartuko dute subsidioa».

        «Agindu berriak marinelen artean egundoko ezinegona eragin du, eta ez dugu honela segitzerik, ze ontziotan diren marinelak txikitatik erroldan sartuta dagoz; hala da ze, seirentzat ematen den subsidioa hamabiren artean banatuko da eta horrek ez du denen mantenurako emango, azken batean subsidioa bera huskeria da eta. Hala da ze, gosez hiltzera kontatuta gagozenez gero, Berorrengana jotzen dugu, gainera etorri zaigun egoera larri hau konponduko duelakoan, eta bestela, ontzietatik irtenda, bizimodua norberak ondoen deritzon bidetik topatzeko askatasuna emango digulakoan, gosez behintzat hil ez gaitezen».

        Sinatzaileek —Ibaizabal ontziko Pablo Lauzirika, Irrintziko Gervasio Bilbao, Itxaro-Izaroko Jon, Aintzatasunako Galo Arenaza eta Arballuko Esteban Fernandez— motz amaitzen dute eskutitza, Lehendakariari denborarik ostu nahi ez diotela esanez eta hark egoera bizkor konponduko diotelakoan direla gehituz, horiek esan ostean hortxe agurtzen baitute hura.

        Eskutitza ez zen Lehendakariaren begietara iritsiko. Haatik, marineletako batzuek, eurek aukeran eskaini dituzten bide bietatik bigarrenera joko dute. Gehienak Landetako pinudietan arbolak botatzeko lanean hasiko dira. Bestela, gobernuak berak arrantzaleek proposatu ez dioten hirugarren batera joko du; gudari erbesteratuei eta beste aterpetuei laguntzeko Euzko-Anaitasuna izeneko erakundea sortuko du. Horren zeregin nagusia aterpetxeak sortzea izango da, aterpetuei zer jan eta non lo egin emateko ez ezik lanbideren baten irakasteko ere.

        Euzko-Anaitasunako arduradunak 1938ko Gabon garaian sinatuko duen txostenak ezer gabeko marinel haien eta beste erbesteratuen berri ematen digu. Txostenak dioenez, herrikide batzuk tamalez eskean dabiltza, hori laidoa eusko jatorrentzat, eta etxeetan etxeko-andre eta guzti bilduak direnen artean berriz, hotzetarako arropak edo oinetakoak edo galtzerdiak edo antzekoak aipatzea horien oinazea areagotzea da. Ezinbesteko da horientzat aterpetxeak sortzea. Eta sortu ere sortu egingo dira.

        Txostenean zehatz-mehatz azaltzen dira 1938ko Gabonetan zabalik diren aterpetxeak, horietan bilduak direnen izenak, egunero jaten ematen zaiena, horrek dakartzan kostuak eta beste xehetasun asko, hala nola, Txiki izeneko artistaren bidez eskulanak egiten ikasten dihardutela, eta horri esker etxeotan ikusten diren hautsontziak-eta, aberri airekoak, aterpetuek eginak direla.

        Tamalez, dio txostenak, eusko denak ez dira aterpetxeetara bildu, ezta nahi ere. Eta horretara behartzea komeniko ote litzatekeen galdetzen du txostengileak. Bada, uste izatekoa da Juan Fructuoso Duñabeitia de la Mota azken horien artekoa dela.

        Juan Duñabeitia Landetan pinuak ebaten izan zela, diost haren loba Beti Duñabeitiak.

        —Gure osaba Bordele aldean ibili zen, pinuak botatzen —diost, baina ez daki beste zehaztasunik.

        Bada, bai, zuzen dio lobak. Juan Duñabeitiak beste askok bezala egin behar du, nahiz eta hortxe izan portua, hortxe itsasontziak, hortxe aukera. Muzin egiten dio berak urrunago ihes egiteari, eta muzin, era berean, aterpetxeren batean kasik preso egoteari —ez da ageri Juan Duñabeitiaren izena Landetako aterpetxeetako zerrendetan—. Horretarako marinelegia da Sinbad, libreegia. Itxaron egingo du, berriz, libertate hori bere kabuz erabili ahal izango duen arte. Hori noiz izango den-eta, hurrengo urtean izango da, etxeko gerra erabat galdu ostean Europan beste bat hasirik denean. Baina orduan denek egin beharko dute ihes.

        Lehorrean eta aterpeturik bizitzeko Sinbad ezizenekoa marinelegia den moduan, kaiolaturik bizitzeko Jesus Galindez txoriegia da. Bartzelona jaustean, hots, Iparraldeko Frontea jausi zenetik urte erdi igaro denean, Pirinio mendiez beste aldera egin du Jesusek, 1939ko otsailaren 10ean, eta aspaldion Akitania aldean dabil, ogia ahal duen moduan irabaziz.

        Orain bizi duen nolabaiteko askatasuna iristea ez zaio erraza izan Jesus Galindezi. Gerrako kasik hiru urteetan ikasi dituen trikimailuak erabili behar izan ditu, etengabean, muga zeharkatu duenez geroztik.

        Frantzia ustez librean egin zuen lehenengo egunean soldadu frantziarrek Bourg-Madame preso-zelaira eroan zuten. Ofizialaren izar, domina eta guzti. Han, aterpetuak talde bitan banatu gura izan dituzte, eta Galindez ofizialari agindu diote armada porrokatu hartako gizonak multzo bitan banatzeko aginduak ematea. Zeregin samina, Galindezena. Espainiara itzultzeko prest direnak "Franco" dioen afixaren inguruan bilarazi ditu; Frantzian geratu behar dutenak "Negrin" dioen afixara hurbil daitezen agindu du. Gero hantxe geratu da, gaua etorri arte.

        Ustez librea zen Frantzia hartako lehenengo gauean Jesus nekatuak preso-zelaiko guardia-lekuak miatzera joan da, senak halaxe aginduta, badaezpadako bat baletor ere. Eta horra ustekabekoa.

        —Euskalduna zera zu? —frantses soldadu batek galde egin dio euskaraz.

        Ikurrina igarri dio.

        Soldadu hark herrira lagunduko dio, han ogia eta ardoa erostera, baina preso segitzen duela.

        Biharamuneko egunsentian askatasunaren zaldien irrintzia adituko zuen ibaiaz beste aldetik deika. Uretan sartu eta beste aldera egin zuen, hotz-bafadetan.

        Handik gertuan pasaportea eta paperak dituzten aterpetuen hotel bat bada eta, haraxe egin du iheslariak. Baina bakerik ez. Frantziako Armadak hotela inguratu du eta azken gaua hotzak hiltzen kanpoan eman duen gizonak hango sutondoan ahalik eta luzaroen egotea erabaki du. Ofizialaren izarrak kendu eta ikurrina hortxe utzi du, paparrean, eta begira geratu da.

        Zorioneko izan zen Jesus Galindez euskotarra otsaileko gau latz hartan. Beste aterpetu denak eroan eta bera han utzi zuten, frantsesek. Haien buru egiten zuen ofizialak militar erara agurtu zuen. Ikurrineko gurutze gainjarriek britainiar bandera begitandu zaie. Handik astebetera berdin gertatu zitzaion Perpinyan, Errepublikaren Kontsulatuko ateetan.

        Bitartean, Pirinioak zeharkatu osteko egunetan errepublikazale asko, euron artean 142. Brigadakoak —Basco-Pirenaica hartakoak—, Gürs-eko preso-zelaira eroan dituzte. Haatik, hegaldi luzeak egina den txoriak leku horretarako bidea saihestea erdietsi du. Hala ere, Vernet-les-Bains herriko urberoagan sartuko zuten, haraxe eroan baitzituzten Errepublikaren Armadako Lege-Zerbitzuetan izaniko gehienak. Ez zuen luzaz iraun, ostera. Hor segitzeko berarena baino graduazioa handiagoa behar zen.

        Hala bada, 1939ko urrian Jesus Galindez bizimodua bere kabuz irabazten dabil, Juan Duñabeitia legez.

        «Kolpea hartu ostean pittin bat suspertu nintzenean nire buruari esan nion —kontatuko du geroago Galindezek—, «ze arraio, honezkero akabo duk gerra, herri honetan abokatuek dirutzak irabazten dituzte; jagi hadi, eta ekiok. Ekin egin nion, jakina, eta sega eman zidaten, eta segan egin nuen, edo segalariaren itxura egin nuen; eta igeltsero lan egin nuen, eta altzariak etxerik etxe banatzen; zeregin osasuntsuak denak ere denak, harik eta egun batean abokatua nintzela eta frantsesez nekiela, eta takigrafia eta historia pixka bat ere banekiela jakin zuten arte; jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten».

        Tamalez, Espainiako Gerra Zibila munduaren neurriko beste baten ataria izan behar zuela esaten izan dutenek zuzen egon dira. Europan ere gerraren espoletak detonagailuan jo du-eta, itxurazko bakea lehertu egin da Alemania Polonian sartu eta Ingalaterrak eta Frantziak hari gerra aldarrikatu diotenean. Europa sagu-zuloa bilakatuz doa. Galindezek Landetara egin du, hantxe bada ihesbidea: Bordeleko portua. Zulotik ihes egiteko tenorea da.

        Oraintsu arte hortxe izan dira Euzkaditik ihes egindako arrantzontziak, loturik, marinelak bitartean aterpetxeetan izan direlarik. Bitoriano Ormaetxea, esate baterako, Solferinokoan izan da, hirurogeita hiru urte igarota oraindino gogoan izango duen moduan. Orain berriz, joanak dira baporeak eta gizonak, eta gaitzerdi. Etxera itzuli dira Aintzatasuna eta beste hogeitaka halakoak, Bitoriano Ormaetxea Ibinarriagaren legezko arrantzaleekin. Azken batean horiek denak gerran parte hartu gabekoak dira, eta itxura batean ez dute errepresalia handien beldur zertan izan. Gainera, behin Frantzian gerra hasi eta gero ez zuketen Bordele inguruetan geratzerik izango, arrantzale gaixoek. Nahi izanda ere ez.

        Bigarren Mundu Gerra izango den horretako lehenengo egun larri horietan Bordeleko portuan da Juan Duñabeitia ere, jauzia egiteko prest. Amerika du amets, Jesus Galindezek legez. Eta egin ere haraxe egingo dute, itsasoz. Denbora batez gerra galdu bat lepoan hartuta bizi izan ostean orain beste bat goitik behera etorri zaien une kritikoan Mexikora egingo du Duñabeitiak eta Dominikar Errepublikara Galindezek. Itsasoa bitan banatuko zaie.

        Bestela, aterpetuak hartzeko gertuen agertu diren herriak horiexek biak izateaz gainera, eusko abokatuari Madrilgo denboretatik datorkio Santo Domingora egiteko proposamena. Bada, Errepublikaren laguntzaren zain izan barik, aitak Hendaiako lagun baten bidez helarazi dion diruarekin, haraxe egingo du.

        «Hamaika bider madarikaturiko gerra» haren ostean Bitoriano Ormaetxea, Juan Duñabeitia eta Jesus Galindezen bizitzetako hariak leku eta denbora jakin batean gurutzatu izan dira. Haatik, Galindezen izenak gure belarrietan durundi egiten segitzen duen artean, Juan Duñabeitiaren izena Ernest Hemingwayri buruzko biografietan tarteka agertzen denetarikoa da, eta Bitorianorena, berriz, 1939ko hartakoaz geroztik Mundakan bizi den arrantzale erretiratu baten izen kasik anonimoa da.

        Mundakara itzultzean hantxe dute portu Aintzatasunako gizonek, hantxe herria eta herritarrak. Ez ostera 1937an han ziren denak. Herrian geratu zirenei orain etorri direnak gehitu, eta ezin kontua biribildu. Beste herri denetan legez, ihes egindako duñabeitiak eta galindezak falta dira, eta hildakoak ere falta dira. Horien artean faxistek gupidagabe fusilatu dituztenak dira, hala nola herriko alkate jeltzalea, Alejandro Mallona Iza.

        Alejandro Mallona, 1937ko irailaren 4an fusilatua, bortxarik erabili gabe 1931n Gernikan Euzkadiko Errepublika aldarrikatu gura izan zutenen alkateen artekoa izan zen, eta eusko udalerrien batzarrean Bizkaiaren lau ordezkarietakoa ere. Lehenengo ekintza horregatik alkatetzatik Espainiako Gobernuak bazterrarazia, 36an berriro alkate hautatu zuten. Gerra hasi zenean herriko faxista bati baino gehiagori errepresioaren atzaparretatik ihes egiten lagundua, ez zizkioten ideiak barkatu.

        Mallona jaunarena legezko kalbarioen kontaerak isilpean aipatuko dira gerran porrokatuak izan direnen artean, ahoz aho. Jesus Galindez, Juan Duñabeitia edo Andres Untzainen legezko iheslariek ere horien berri izango dute, eta faxismoa hor den artean etxera itzuli ezina ziurtasun minberatua egingo zaienez, gerra etorri berrian zer egin ahal izango duten eta horixe egiteko prest izango dira.

        Herrira itzuli direnek, berriz, gerra horrek bakea ekarriko ote duen biziko dira, eguneroko bizimodua egunerokotasunaren hariez josiz. Horrela, Bitoriano Ormaetxea ezkondu egingo da, norekin-eta Aintzatasuna haren marinelen izenean eskutitza sinatu zuen Galo Arenazaren etxeko batekin; haren anaia Juanen alaba Juana Arenaza Tribisarrosperekin. Horien aitaita, Indalexio Tribisarrospe sonatua, lehenago hilko da; 1940ko uztailaren 28an, hain zuzen.

        Heriotzaren egun hori baino ia urtebete lehenago Bordeleko portuan satartetik ihes egin guran Ameriketara abiatu direnen artean, luzaroan eta herri-minez Buenos Airesen, Caracasen edo Habanan biziko diren erbesteratu eta iheslari horien giroetan, Indalexio Tribisarrospe legenda bilakatuko da. Alabaina, hori Indalexio hil eta urte batzuetara izango da.

        Herri-minari igurtziak egiteko balioko duen legenda hori iheslarien arteko ipuinlari eta idazle jaioek sortuko dute. Baina orain Bordeleko portuan eta une batez patu bera bizi izan duten hiru gizonak ditugu gogoan; Juan Duñabeitia; Jesus Galindez; Bitoriano Ormaetxea. Agi denez, ez dute elkarren bizimoduen gurutzaketa horren berri izan, ezta izango ere. Baina leku eta denbora jakin batean tragedia bakarraren hiru alderdi ezberdin izan dira, hiruretako edozein beste bietako edozein bezain tragikoa. Tarte hori igarota itsasoan barna joan dira, zein bere bidetik hirurak.

        Bordelen berton 1553an jaio zen Pierre de Lancrek, ustezko sorginen ehiztari sutsuak, idatzi zuenez, «itsasoa biderik gabeko bidea da». Bakoitzak berea —bidea— egin zuten Jesusek, Juanek eta Bitorianok.