Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

EZ DUT NAHI

 

Ez dut nahi

nire larruaren kopiarik egin

zakur bat bezala inoren hanketan lardaskatu

belaunak otzan miazkatu

isiltasuna kudeatu.

 

Ez dut nahi

Eva eta Adamen hortz ustelekin hozka egin

olagarroak harrien aurka astindu

neure ukondoak besarkatu

ez ditut nahi bi logela huts bere bi bakardadeekin.

 

Ez dut nahi

atzoko euririk gaur

olatuak baino beranduago iritsi

txoriak irakurri zeruan

putzuetatik edan.

 

Ez dut nahi

gaua alferrik esnatu

bihar beharko du esan

ezer gertatu ez balitz bezala jokatzera ohitu

nire desira besterik ez izan.