Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

TERRA NOVA

 

 

                        Nire bizitzan oso goiz izan zen berandu.

                                                      Marguerite Duras

 

 

Berandu jaio zinen

esaten zidan amak.

 

Bi astez berandutu nintzen

munduari beldurrez.

Beste bi astez izan nintzen

arrain gorri amaren urontzian.

 

Hiru kilo seiehun

argitu zion irrati-telefonoz aitari.

 

Ipurdiko bat eta

negar egin nuen aitarentzat.

 

Nire alaba!

Nire alaba!

entzun zen brankan.

Ondo gabiltza arrantzan

cambio y corto.

 

Gau hartako marinelen edariak

aitaren kontura izan ziren.

Gau hartan aitak pozik egin zuen lo.

 

Sei hilabetera ezagutuko zuen

amaren amuko arraina.

 

Bere besoetan hartu ninduenean

lehen aldiz igeri egin nuen itsasoan.

 

Badakit ez zela nire negarra

gazitasun busti hura.