Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

OINEZ IRAKATSI DIZUN HORI

 

hotza da familia inoiz

kalean ahaztu oinetakoa da familia inoiz

arrotza

oinutsik ibili eta berriz janztean

zure oinetara egina dagoela ohartzen zarena

 

ibiltzeko da familia

kalean ahaztu oinetakoa da

larruzkoa zikindua emana

oinez irakatsi dizun hori da familia

lurrarekin lotzen zaituena

zulatzean aspertzean

oinetakoak bezain erraz aldatu ezin duzuna

 

espaloi ertzean dago familia

kalean ahaztu oinetakoa da

leihotik botatako haserrea da

eskailera jaitsi

eskuetan hartu eta

berriz janzteko beharra duzuna