Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

APNEA

 

segundo bat

kloro usaina nire eskuetan

kalea igerileku bat da non

biluzik jantzita doazen oinezkoak

bi

sorosleak desagertu egin dira

gainean neraman xukaderarekin batera

bat-batean

hiru

lepoa mugitzea besterik ez dut arnasa hartzeko

urtu egin da paisaia

ez naiz pisu

lau

igeri noa kaletik

enbor bat bezala ibaian behera

inork ez du nire biluztasunean erreparatzen

bost

besoak mugitzen ditut

hankak tximistaz bete zaizkit

atzamarrak ura urratzen

sei

lepoa jiratzen dut berriz

ezker-eskuin

inora ez begiratzeko

zazpi

nire itzal horizontalarekin topo egin dut

ura belarrietan

korronteak narama

zortzi

nire biriketatik edaten dut

gutxi falta zait

muga igarotzeko

bederatzi

segundo bakar bat gehiago

neure kabuz

inoren laguntzarik barik

hondoratu nadin

hamar

eskua bat sentitu dut lepotik gora tiraka

gaur ez didate utziko

gaur ere ez

gaur ere ez