Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2006, poesia
 

 

TELEFONO DEIAK

 

Bluesak dira gure telefono deiak

«etxera sartzen ari naiz

oinetakoak kendu ditut».

Zuk hitz egiten duzun bitartean ez dut hotzik.

Telebista pizten dut mutu

berokia botatzen lurrera

Afganistango soldadu baten hilotza korridorean.

Ez larritzeko esaten didazu

guda gehiegi daudela zabalik

hemen eta munduan.

 

Hauts gehiegi hartu du etxeak

hatz-markak nonahi

beti dago gure espezieko norbait esna

horregatik naiz beldur.

Sukaldean eltzea jartzen dut urez

armairuak zabaltzen ditut banan-banan

bakarrik afalduko dut gaur ere.

Tomate bat hartu dut

erditik irekitzeko.

 

Odoletan hasi da aiztoa.