Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

NI EZ NAIZ LILI BRIK

 

Ni ez naiz Lili Brik

ez diot Stalini gutunik idatziko

Maiakovskiren poesia goratzen.

Ni ez naiz Anna Akhmatova

ez ditut poemak erreko semea kartzelatik ateratzearren.

Ez naiz Simone de Beauvoir

bainugelako ispiluan bere gorputz biluzia argazkiratzen.

Ez naiz Rosario Castellanos

indigenen ahotsa goratzen.

Ez naiz Irene Nemirovski

Auschwitzen 1942an.

Ez naiz...

 

Ez naiz Frida Kahloren bizkarrezurra.

Ez naiz Francesca Woodmanen argazki hautsia.

Ez naiz Louise Bourgeoisen armiarma.

Ez dakit Marguerite Duras bezala suntsitu esaten.

 

Nire iraultzak nire izena darama

XXI. mendeko gaitzak kutsatuta idazten dut

hauxe da

neure buruaren kontra dudan

erresistentzia ekintza bakarra.