Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

CONVOI EXCEPTIONNEL

 

Convoi exceptionnel batekin

topo egin dut astean hirugarrenez.

Moilako harriak garraiatzen dituzten kamioiek,

alarma gorria piztuta,

uretan nekez urtuko diren azukre koxkorrak

karratuak trinkoak

daramatzate gainean.

 

Convoi exceptionnel irakurri dut

hirugarrenez autoan astean,

harriak errepidean

pisu geldo

euskarria eusten

moilara jaurtiko dituzten harri kiloak soinean.

 

Harri bloke horiek imajinatu ditut ondoren,

portuko moila eusten hazten

higaduren aurka

erresistentzia etsia eutsia.

 

Nire moilari begira jarri naiz halabeharrez,

ze itsasoren kontra ari ote dira

nire harri bloke hauek

guztiz higatzeko zenbat beharko ote dute.

Convoi exceptionnel bat behar dut

harriz mudatu nazaten.