Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

IZERDIAREN PAISAIA

 

Ura moztu didate etxean

eta egarri zaitut.

 

Edaten eman nahi diot

nire barruko putzuari,

egia hau laztantzeari utzi.

 

Errekak entzuten ditut

hormetan bideak zabaltzen,

lurreko egurra hausten, puzten.

 

Izerdiaren paisaia da gurea:

beroaren neguarena

hotzaren udarena

uneoro euritan dauden leihoena.

 

Izotz guztiek nahi dute ur izan,

ur guztiek lurrun.

 

Memoria du egarri honek,

urak bezala

beti asmatzen du nola ihes egin.