Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

ETXEKO DRAGOIA

 

Amak dena garbitzen du

jasoa zaindua ordenatua behar da etxea

trapuak ateratzen zaizkio Amari

eskuetatik besoetatik omoplatoetatik

hegan egiten du

dragoi zaindari batek bezala bere gazteluan

 

Amak keinu batekin

eltzeak jartzen ditu sutan

behi okela egosten du

hegalak zabaltzen ditu kumeok batzeko

 

Amak dena dauka prest

Ama beti dago prest

Amak dena egiten du ondoen

hautsa astintzen du edonoiz

sua ateratzen da Amaren ahotik

orro egiten du bakea agindu behar denean

 

Amak dena garbitzen du

jasoa zaindua ordenatua behar da etxea

Ama beti dago hor

Ama beti dago hemen

 

Amak ez du etxean arrotzik nahi

Amak ez du zomorrorik inurririk puntu beltzik nahi

 

Amak sua eragin dezake

ahoarekin begiekin esku biekin

 

egun batean Amak

Aita garbitu

eta atseden unerik hartu gabe

arrautza zaharra erruten

eseriko da