Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

AMARAUNA

 

Ez ni ulertzen saiatu

ez nire haserrea edan.

 

Egizu nire ondoan lo

estutu egidazu eskua.

 

Emakume gozo bat naiz

azal guria azal zuria

zainak ikusten zaizkit.

 

Erabili eta ez naiz haserretuko

erabili eta ez naiz poztuko

erabili eta ahantz nazazu logeletan.

 

Ez ni sarean lotu

utz nazazu zuloan.

 

Ezaba nazazu izaretatik

zure eskuetatik

beste inor ukitu aurretik.

 

Armiarmak beti gaude

hanka-zabalik.