Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

AUTOPSIA

 

Ez naiz ama hiltzera etorri

arrastoei segika atera naiz.

Ez dut topatu espero nuen piztia

arma homizida.

Lurrean zurbil

pultsua hartu diot

no, no, no, no, no

ez naiz ni izan.

 

Ez naiz ama hiltzera etorri

bere bila atera naiz.

Aiztoa zorrotz

alga eta ezkatez estalita

denbora darama hotz.

Inork ez du gorpua altxatu nahi?

 

Ez naiz ama hiltzera etorri

ez dut azala trukatu

delitu tipifikatuen beldur naiz.

Desioak arriskatu ditut

don't think twice

kristalak jan

espero ez nuen piztia topatu.

 

Ez naiz ama hiltzera etorri

bidea desegin dut.

Leihotik bere hilotza begietsi

etxeko ate guztiak itxi

hilda dagoela oihukatu

baina ez naiz ni izan.