Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

MAITALE IMAJINARIOA

 

maitale imajinario bat daukat

hozka egiten diot titi puntetan egiazkoa den jakiteko

haren ileak daramatzat hortz artean

 

bakarrik nagoenean bakarrik besarkatzen nau

orduan bortizki atsegina da nirekin

badaki nire lasaitasuna aztoratzen

 

Auschwitz-eko dutxetan sartzen nau berarekin jo ostean

Doctor No bezain krudela da nahi duenean

larriegi maite dut odola mehetzen didan arren

 

batzuetan burkoa ureztatzen aurkitzen dut

bestetan ehorzlea da ni izaretan biltzen

jaio berrien ezpainak ditu baina ez dit hitz egiten

 

maitale imajinario bat daukat

uhalik gabe daramat

nire gainean nire menean

maitale imajinarioak berak nauka

ahoan esku batekin arnasa itotzen