Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

TAXIA

 

Gelditzeko esan diot taxiari.

 

Aho bat bezala zabaldu da atea

arrain handiak txikia nola

irentsi nau.

Helbide bat eta kilometroak

besterik ez dut.

 

Eskerrak

urontzietan arnasa hartzen dakidan

aspaldi ikasi nuen

baleen eta erlojuen garaian.

 

Eskerrak

bizitzeko baimena eskatzeari utzi niola

ez hain aspaldi.

Ur berrien bila nabil orain

lur zaharrak utzita.

 

Berandu iritsiko naiz.

Leku gehiegi dago

leku gehiegi eta estutasuna.

Dena konpon daitekeela esaten dute

eta galdetzen dut zer den dena.

 

Arrainen arnasa nirea.

 

Gelditzeko esan diot taxiari. Barrutik.

 

Atea zabaldu da

urontziak gainez egin du

lurrean dantzan hasiaz batera

hil dira nire arrainak

urik gabe igeri egin nahi zuten

asmoak.