Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

ZATOZ

 

Animalia bezatua, zatoz

nire izter artera haginka.

Ez naiz beldur

zure begi hotzena.

 

Korronte elektriko bat

gorputzak erdibitzen

urtegia zabaldu da

ura naiz zure atzamarretan.

 

Emango dizut nire bizkarreko arkua

lur zati bat, ezpainen zauria

animalia bezatua, zatoz

nire izter artera haginka.

Zu basati bihurtzeko arriskua

onartua dut.