Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2006, poesia
 

 

INORK EZ DIGU ESATEN

 

Inork ez digu esaten

nola utzi gure gorputzak inoren esku

nola kendu ihintza belarrari

ze bizi daukan laburrak.

Inork ez digu esaten

ze altura duten olatuek ibaietan

nola begiratu ispiluan atzera.

 

Inork ez digu esaten

hiltegiak dauzkagula zain

kalea zeharkatu eta laugarren atean.

Inork ez digu esaten

galerak betetako hutsuneak direla

min egiten dutela hutsean ontziratutako maitasunek.

 

Inork ez digu esaten

nola izan gure amen ama

nola eutsi bizia eman zizuten hezurrei

hondarra eskuan bezala lurrera jausi ez daitezen.

 

Inork ez digu esaten

zer izan behar dugun orain

zenbat balio dugun bihar

noiz eroriko garen berriz.

Inork ez digu erakusten

zuloak eraikitzen.