
Aurkibidea
Aurkibidea
1930ean Buenos Airesen jaioa, emigratzaile ukrainarren semea zen. Kartzelan sartu zuten komunistatzat jota, eta, gerora, hainbat herrialdetan ibili zen Montoneroen ordezkari. 1976ko estatu kolpeak atzerrian harrapatu zuen, baina Videlaren erregimenak semea, erraina eta biloba desagerrarazi zizkion, eta horrek, jakina, nabarmen baldintzatu zion bizimodua ez ezik obra poetikoa ere. Sorterrian zein deserrian, Argentina eta zehazki Argentinako herri xehea izan zuen bere poesiaren ardatzean. Bereizi gabe agerrarazi zituen jendearen eguneroko intimoagoaren eta sozialagoaren lirismoa eta denuntzia, dena bat, poesia norbere izatea ez ezik denen errealitatea bera ere eraldatzeko tresnatzat hartuta. Bego Montoriok ekarri du Gelmanen poesia euskarara, fin eta jostari.