
Aurkibidea
Aurkibidea
Umeak
ume batek eskua bere sukarrean sartu, astroak atera eta airera botatzen ditu / eta inork ez ditu ikusten /
nik ere ez ditut ikusten /
nik ume bat sukarretan baino ez dut ikusten / itxita dauzka begiak eta
animaliatxoak ikusten ditu zerutik pasatzen bere dardarizoan bazkatzen /
nik ez ditut animaliatxo horiek ikusten /
nik animaliatxoak ikusten dituen umea ikusten dut
eta neure buruari galdetzen diot zergatik gertatzen den hori gaur /
beste zerbait gertatuko zen atzo? / umeak arimatik pena handia
aterako zuen atzo? / umeak sukarra duela besterik ez dakit nik /
itxita dauka arima eta hondoratu egiten du
su hartu zuelako utziko dituen errautsetan /
baina hala da? / bere errautsetan hondoratzen du arima? / zuhaitz batek
eguzkiari begiratzen dio leiho atzetik/
eguzkia dago /
leihoaren atzean zuhaitz bat dago kalean /
orain ume bat pasatzen da kaletik esku bat praketako sakelan duela
pozik dago eta eskua sakelatik ateratzen du /
eskua zabaldu eta inork ikusten ez dituen sukarrak askatzen ditu /
nik ere ez ditut ikusten /
nik haren ahur argitara zabaldua baino ez dut ikusten /
eta hark? / zer ikusten du? /
eguzkitik tira egiten duten idiak ikusten ditu? /
nik ez dakit ezer /
ez dakit zer ikusten duen eskua praketan duen umeak /
ezta sukarra duen eta atlantikoaren hezurrak
eta itsaso guztien hezurrak bere bihotzean nahasirik ikusten dituen umeak /
nik ez dut ezer ikusten / ez dakit ezer /
ez dakit ezta zein egunetan jaio nintzen /
badakit data baina ez zein egunetan jaio nintzen /
edo egun hura enegarrenez hiltzen naizen hau al da? /
hil diren guztiak nirekin / edo ni haiekin /
berriro hiltzen diren egun hau al da? /
argi ezin gozoago eta ireki honetan? /
eta zer egiten du ahurrean argi hau duen umeak? /
denak dirua egiteko lanean ari direlarik argi honetatik kanpo? /
barruan argirik izan ezean / barruan penadun maitasunik izan ezean /
begiratu ezin daitekeen argi honetatik kanpo giltzapeturik?
inoiz idatzi ez zenizkidan gutunak pasatzen dira orain /
seme / argi honetatik hainbeste sortzen zaren hori /
zure gutunek sukarrak dituzte eta ez dakit ezer haietaz /
inoiz ez dut ezer jakingo /
soseguz hegan ari diren txoritxoak dirudite /
zuk airera bota eta inork ikusten ez dituen astroak /
nik ez ditut ikusten, ezta nire min zalantzatiak ere /
hau baino bizitza garbiago bat zenuen buruan /
garbi zitekeen / zure ontasunaren eguzkitara
zabal zitekeen bizitza bat /
bidaien moduko aurpegiz beteriko bizitza bat /
non daude aurpegi horiek / bidaia horiek? /
bizitza biluzik dago ertzik gabeko itsaso bat bezala /
eta nik ezin dut bizitza atzera jiratu /
zure sehaskaraino eraman /
ezta aurrera eraman ere /
ni baino egiazkoagoa da nire bazkal-mahaia /
jan egiten dut leihoaren atzeko zuhaitza bezain egiazkoa izateko /
orain ume bat geratu da haren ondoan /
eskua atera du praketako sakelatik /
ahurra zabaldu du argitara
eta pentsatu du heriotza heriotza dela
eta hori baino ez /
Niños
un niño hunde la mano en su fiebre y saca astros que tira al aire | y ninguno ve / yo tampoco los veo | / yo sólo veo un niño con fiebre que tiene los ojos cerrados y ve / animalitos que pasan por el cielo pacen en su temblor| / yo no veo esos animalitos | / yo veo al niño que ve animalitos / y me pregunto por qué esto pasa hoy | / ¿pasaría otra cosa ayer? | ¿se sacaría el niño mucha pena / del alma ayer? | yo sólo sé que el niño tiene fiebre| / tiene el alma cerrada y la hunde / en las cenizas que dejará porque ardió| / pero ¿es así? | ¿hunde su alma en las cenizas de sí?| un árbol / mira detrás de la ventana al sol| / hay sol | / detrás de la ventana hay un árbol en la calle| / ahora por la calle pasa un niño con una mano en el bolsillo del pantalón / está contento y saca la mano del bolsillo| / abre la mano y suelta fiebres que ninguno ve| / yo tampoco las veo | / yo sólo veo su palma abierta a la luz| / y él | ¿qué ve?| / ¿ve bueyes que tiran del sol?| / yo no sé nada | / no sé qué ve el niño de la mano en el pantalón| / ni el niño que tiene fiebre y ve los huesos del atlántico / y los huesos de todos los mares revueltos en su corazón| / yo no veo nada | no sé nada| / ni sé en qué día nací | / conozco la fecha pero no el día en que nací| / ¿o ese día es este día en que muero por enésima vez?| / ¿es este día en que todos los que han muerto / se vuelven a morir conmigo? | ¿o yo con ellos?| / ¿en esta luz dulcísima y abierta? | / ¿y qué hace el niño con esta luz en su palma?| / ¿mientras todos trabajan para hacer dinero fuera de esta luz?| / ¿encerrados afuera de esta luz que es imposible mirar sin una luz adentro? | / ¿sin un amor con pena adentro?| / ahora pasan las cartas que nunca me escribiste| / hijo | vos | que tanto nacés de esta luz | / tus cartas tienen fiebres de las que no sé nada| / y nunca sabré nada | / parecen pajaritos que vuelan con su serenidad| / astros que tiraste al aire y ninguno ve | / yo no los veo ni los ve mi dolor inseguro| / pensabas en una vida más limpia que ésta| / una vida que se podía lavar| / tender al sol de tu bondad | / una vida llena de rostros como viajes| / ¿dónde están esos rostros | esos viajes?| / la vida está desnuda como un mar sin orillas| / y no puedo volver la vida atrás| / llevarla hasta tu cuna| / ni llevarla adelante | / yo soy menos real que la mesa donde como| / yo como para ser real como el árbol detrás de la ventana| / ahora un niño se le paró al lado | / saca la mano del bolsillo del pantalón| / abre su palma a la luz / y piensa que la muerte es la muerte / y no más que eso|