
Aurkibidea
Aurkibidea
Ifrentzua
Inoiz izan ez zen
poema baten ifrentzuan
idazten du samin honek. Zer axola du horrek, diote
nire herriko goseek. Haren arratsaldeek
ez dute itxurarik egiten. Zenbakiak dituen
orrialdea tantaz tanta
erortzen da eta infinituaren
arnasa dirudi.
Izan al daiteke hainbesteko eternitaterik?
galdetzen dio bere buruari akiturik.
Argi ikustea zu maitatzea da.
Deserrituriko gorputz baten jabe naiz.
Zure eskuak kulunkatu zuen
hitz bat bezain ederra zara.
Dorso
Esta desolación escribe / al dorso de un poema / que nunca fue. Qué importa eso, dicen / las hambres de mi país. Sus tardes / no fingen. La página / con números cae / gota a gota y parece / una respiración del infinito. / ¿Es posible tanta eternidad? / se pregunta ella misma cansada. / Ver claro es amarte. / Soy dueño de un cuerpo desterrado. / Sos bella como una palabra / que tu mano meció.