Poesia kaiera
Poesia kaiera
Juan Gelman
itzulpena: Bego Montorio
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-58-1
Juan Gelman
1930-2014
 
 

 

Emakume bat eta gizon bat

 

Emakume bat eta gizon bat bizitzak hartaraturik,

emakume bat eta gizon bat bekoz beko

gauean bizi dira, gainezka egiten dute eskuetatik,

itzaletan gora libre igotzen entzuten dira,

haien buruak haurtzaro eder batean etzanik,

biek batera sortutakoa, eguzkiz, argiz betea,

emakume batek eta gizon batek ezpainetatik elkar loturik

gau motela betetzen dute beren oroimen guztiarekin,

emakume batek eta gizon batek, biak bestearengan ederrago

beren tokia hartzen dute lurrean.

 

Una mujer y un hombre

Una mujer y un hombre llevados por la vida, / una mujer y un hombre cara a cara / habitan en la noche, desbordan por sus manos, / se oyen subir libres en la sombra, / sus cabezas descansan en una bella infancia / que ellos crearon juntos, plena de sol, de luz, / una mujer y un hombre atados por sus labios / llenan la noche lenta con toda su memoria, / una mujer y un hombre más bellos en el otro / ocupan su lugar en la tierra