
Aurkibidea
Aurkibidea
Gotán
Emakume hark sekula-ez hitzen antza zuen,
xarma berezi bat igotzen zitzaion garondotik gora,
ahanztura moduko bat han gordetzeko begiak,
emakume hura ezkerreko alboan kokatzen zitzaidan.
Adi adi egiten nuen nik oihu, adi
baina hark inbaditu egiten zuen maitasunak nola, gauak nola,
udazkenerako egin nituen azken seinaleak
nare etzan ziren haren eskuen olatuen azpian.
Soinu lehorrak lehertu ziren nire baitan,
zatika erortzen ziren amorrua, tristura,
andreak gozo ari zuen euria
bakardadean pausatutako ene hezurretan.
Alde egin zuenean, dardara batean nengoen,
neure burua hil nuen labana zakar batez
heriotzaldi osoa emango dut haren izenarekin etzanda,
horrek mugiaraziko du nire ahoa azken aldiz.
Gotán
Esa mujer se parecía a la palabra nunca, / desde la nuca le subía un encanto particular, / una especie de olvido donde guardar los ojos, / esa mujer se me instalaba en el costado izquierdo. // Atención atención yo gritaba atención / pero ella invadía como el amor, como la noche, / las últimas señales que hice para el otoño / se acostaron tranquilas bajo el oleaje de sus manos. // Dentro de mí estallaron ruidos secos, / caían a pedazos la furia, la tristeza, / la señora llovía dulcemente / sobre mis huesos parados en la soledad. // Cuando se fue yo tiritaba como un condenado, / con un cuchillo brusco me maté / voy a pasar toda la muerte tendido con su nombre, / él moverá mi boca por la última vez.