Poesia kaiera
Poesia kaiera
Frank O’Hara
itzulpena: Beñat Sarasola
2025, poesia
64 orrialde
978-84-19570-39-0
Frank O’Hara
1926-1966
 
 
Poesia kaiera
Frank O’Hara, 2025

Frank O’Hara Baltimoren (AEB) jaio zen 1926an, baina New Yorken bizi izan zen 15 bat urtez eta han hil zen 1966an. New York jokaleku eta presentzia etengabea da haren olerkietan, paisaia hutsetik harago. Hiri hartan, arte kritikak eta poemak idazten ez ezik, moma Arte Modernoko Museoan ere aritu zen lanean, eta New Yorkeko Eskolako kideetako bat izan zen, beste zenbait idazlerekin eta hainbat margolarirekin batera. Espresionismo abstraktuko trazu literariotuak dira haren obraren bereizgarri nagusietako bat, baita irudi surrealista askotarikoak eta geruza ugariko zertzelada poetiko bizkor eta multipleak ere. Haren poesia intimoa baina kanpozalea da, eskaini zalea, espirituala bai baina hizkera eta objektu terrenalez josia, dibertitua eta ironikoa, eskuzabala baina ez erraza.