Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

MADEMOISELLE

 

Hondartzetako gorputz gazteen azala

bizkar bat ferekatzean

udaberri hasierako moxalen ile horia

adats bat usaintzean

 

badakit lurralde ezezagunak daudela

ametsak baino harago ur moreak daudela

azkenean orriak jausi eta usteldu egiten direla, badakit

 

baina bizitza osoa baino luzaroago bizitzen

eta harritu egiten naiz oraindik

denborak eta plazerak ukitu ez dituzten

bazter berriak kausitzean

 

bizitza diot eta zugan pentsatzen dut

laztana

zabalagoak dira nire

eremuak zure ezpainetan

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus