Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

ORAIN ORDUKO AZAL ITZALIA

 

Ezin osotasunera iritsi

eta apurka noa: intsektuaren

hegoak rotaflexa bezain gogorrak

erreka inbutuetan barna

bake honi jartzen dizkiodan izenak

zauden leihoaren bihotzari

zetazko hariak jaurtiz

argi beilegia bezala

 

Marokoko olioa erretzeko papera lizunduz

malenkoniatsuki pozten naizen bitartean gutaz

aspaldi honetan elkar ezagutu genuen gaueko

zure irudiarekin oheratzen naiz

 

azal itzalia irudimen beteezinaren gainean

gaur gorputza aireak eraman dezan utziko dut, musu

ematen diet zaurietako puntuei, amaitu da

oinaze handi bat, igo naiz

zauden leihoaren bihotzera

 

argi beilegia jaurtitzen duzu

zetazko harietatik gora

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus