Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

HITZEN ERLIEBEA

 

«Zer Baltza, poetakaz?»

esan zion Karmelo Landak Jon Lopategiri

eta uste dut egun hartan

utzi niola bertsolari izateari.

 

Idazten dut

katean direnentzako, nire taldekoentzako,

eurena ez den zibilizazio batek

behartutakoentzako.

 

Liburu bat argitaratu berri zidan

argitaletxe batek, haraxe

isuri nituen ezagutzen ez nituen

hainbat munduren arantzak.

 

Idazten dut

emakume adimentsuak

nire bizitza hutsa izan arren

erratu daitezen,

pentsa dezaten

nire ilusioekin ukitzen ditudala.

 

Beraz orain ortu birjina honetara itzuli berri naizelarik

gupida barik kolpatzen dut lurra

hitzen maitasunera iritsi nahian

eta hala ere ez naiz iristen oinazera

edo xamurtasunaren erdira,

konturatzen naiz hitzen haragia

marmola bezain gogorra eta garbia dela.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus