Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

GIHARREN BITSERAINO

 

Utzi musikak eraman zaitzan

zure nerbioen bazka

ilargiak bezala betetzen dizuna aurpegi osoa

eman amore utzi pentsatzeari

ez da belarra: sobera suabea da

ez da alkohola: ez duzu hainbeste edan

eta zure mahats-parretatik gora dator poza

katakonba ederretatik aurpegi freskoraino

meazuloetatik gora giharren bitseraino

utzi eraman zaitzan bidaian

bidaiaren zatirik onena da

bidaiaren hasiera

argiek dirdira egiten dute

gorputzetara iritsi ahala

gero eta indartsuago

gero eta indartsuago

gorputzak

gorputzak

desagertutako gorputzak

laster beteko zaitu

zure barnean tai gabe errepikatzen duzun

abestiak hartuko du dena

ate bat eta beste bat eta beste bat

pentsatuko duzu zoratu zarela guztiz

eman amore utzi pentsatzeari

itzul zaitez adimenaren barnera

gauaren osteko gortina gorrien ostean

muino leunak daude ur azpian

bidaiaren zatirik onena da

bidaiaren hasiera.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus