Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

ITZULALDIA

 

Uzten ari naiz nire hezurrak, zure loreetara

josiak oraindik

uzten zaion bezala oinazearen

zigarroak erretzeari.

 

Itzuliko ez diren

hogeita bi urteetatik honako nire maitea,

ez nekien hau izango zenik

ni izateari uztea hainbeste.

 

Zure Fenixari eman nion sua da

egunotako uholdea,

errua eta beldurra:

min ematen didate, leku guztietan,

batera egon ginen lekuek.

 

Eta bizitza traizionatzen duten musuak

gozatu ezinik.

 

Eta zuk ulertzen dituzu nire modukoak,

batzuetan ez direnak kapaz

osoki maitatzeko.

 

Eta seguruenik zu ere itzuli zara perretxiko pozoitsuen

bideetara.

Zelan ez,

Edenean igarotako azken egunak izan ziren.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus