Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

USTEZ MAITASUNA

 

Eta hau da, diotenez, maitasuna,

maitasuna dela diotena bizitzea

ohituraz eta fanatismoz,

larrutan egitea larruaren hutsunea igarriz,

larrutan egitea obulua buruan,

txakurrek bezala

zeinak hiru egun dabiltzan errari

usainaren xerka

 bidean umeek harrika hartzen dituzte

eta autoek zapaltzen atzeko hankak ,

eta hau da, diotenez, maitasuna,

haragia murgiltzea esne minduan,

ziraun mutilatuak itsasbeheretan katigaturik

linternekin joatea bizitzaren bila

eta soilik aurkitzea tarratatutako oihalak,

maitasunaren eta arbuioaren artean ateak jo arren jakitea

zapaldutako mahatsa ez dela botilara helduko.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus