Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

BASA AHATEA

 

Nire begiak maite ditut

zure begi malkarretan pausatzen direnean

klorodun uretan hazi ginen

eta odolaren baldeetan.

 

Gaur atzera usaindu ditut, lora iharretan,

zure ahotsa eta hildako ileak

zure enblemaren gose

beste aldera igaro naiz.

 

Telebista uhinak neguko arratsean

laztan eta laztan nabil

albumaren larrua:

maitasunak ez daki gelditzen.

 

Tristezia drenatzen didazu

oroimenaren aintziratik

hildakoen esperantoan

istripuaz hitz egiten didazu.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus