Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

ZERUKO NESKA

 

Egin jaramon ahotsari,

opatzen dizkiozun berben

eta berben arteko

denbora tarteei.

 

Gauza ederra da

liztorraren katu-begi horiei

begira egotea,

hauts bihurtuko den

aurpegi hori laztantzea

laster ahaztuko duen

zure aurpegiaren kontra.

 

Lorategi azpietan

errekak dabiltza azken batean,

eta aspaldi idatzi zuten

goseagatik norbaitek bere burua

estu ikusten badu,

eta bere asmoa ez bada

okerrik egitea,

goza dezakeela.

 

Gozatu beraz

zeruko mutil bat dirudien

neska horrekin.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus