Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

JARRI DIZUTE ESKUAN

 

Kableak jarri dizkizute buruan

zure gorrotoaren gar bakoitza

ezagutzen dute

irainen fumigazioa

ahuldutako borondatearen gainean.

 

Haragiaren egurra jaten dizute

eta zoratu egiten zara neskalagunaz

hitz egiten dizutenean

ezagutuko balute bezala.

 

Askatasuna begietan, umeak daude errekan

hezurrak karean, amaierako horma ederrak:

desagerpenean sinesten hasi zara.

 

Makurrarazia,

pistola jarri dizute eskuan

zin egin duzu

bizien bizitzara itzultzen bazara

zugatik aldatu beharko dutela legea beste behin.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus