Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

AHOTSA GALDU ZUTEN MENDIAN

 

Badakigu zein den amaiera

baina horrek ez du itoaldia arintzen.

Eta hala ere zalantza.

Tragediaren teatroa horixe da:

dena dator sarreran banatu duten esku-orrian,

baina zabalik daude dena eta ez dena,

bete liteke

azkenean gertatzen ez dena,

bitxia, baina hala da;

Intxorta eragotzi zitekeela

ematen du, badirudi

gure ereserkia ez zutela

kantari etsi haiek kantatu.

Kantari etsi haiek,

urteak geroago

ez zetozenak bat ezta

guk eurei buruz geneukan iritziarekin ere.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus