Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

NIRE LEKUA

 

Nire lekua errekak

udaberriko sagarrondo zuriak

erdibitzen dituen lekuan hasten da,

justu kontrola paratu duten bidegurutzean

euren armak agertuz.

Nire lekua da bidegurutze horretatik

zelai-zelai jarraitzen duen

belar-ahoen eta hautsezko bideen

azalera hori guzti hori.

Geratu egiten da une batez, denbora,

bat egiten duten lekuan hitz hauek

horko haitz horiekin

iritsi arte amonalaren

fardel zurien ezkutalekura.

Nire lekua jaisten da gero

pinu ustel baten azalaren pareraino

eta sigi-saga hasten

igelen meandroetatik, izarratutako gauetan.

Nire lekua da zirkulu hori,

baserrien artetik igaro eta ixten dena

amets eta harri txokorren artean.

Horrela nire lekua itzultzen da bere lekura,

gazte bi behin eta berriz

urperatu zituzten errekara,

etengabe daramatzana urrun

altzairuzko urak

eta beste asmo batzuk.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus