Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

EZ ZAUDE BAKARRIK

 

Ez zaude bakarrik

uhandre hotzak daude

putzuan

mugimendua eta minbizia

zeruan.

 

Ez zaude bakarrik

ni nago

pitxi ustelak ekartzen

dizkizuna

paradisutik.

 

Ez zara hilko

beti-betian ibiliko zara

ospitaleko laku

zurietan.

 

Ez zaude bakarrik

nire depresioaren helizeek ere

gurutzatzen dituzte ibaiak, ibaiak, ibaiak.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus