Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

EZ DUT ZURE BIHOTZ EZEZAGUNETIK ARNASTEN

 

Iruditzen zait beti

daroadan bizitza baino

askoz zoriontsuagoa, bihotza,

bizitza zure ondoan

nahiz eta ez dudan zure bihotz ezezagunetik

arnasten, bihotza,

ezin dudalako zure bizitza osoa eduki.

 

Zure ilea gorri argia da

apaindegian saltzen duten sua bezalakoa,

bekain beltzek salatzen dute ostera

pubisaren belztasuna

eta izter zabalak

ez datorren zerbaiten

zain daudela ematen du.

 

Eta azalaren kolore arean zurbil horrek

iragartzen du beste zerbait:

agian aita, gaztea oraindik baina gaixorik.

 

Nire buruari galdetzen diot

ze irudi daukazun zure buruarena.

Niretzat ederra zara guztiz baina

ez dakit ikusi nahi zintuzkedan biluzik.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus