BETETA
Erreminta ondo zorroztuta eduki.
Neguko isiotutako txapako takoaren
haritz egurrarekin egin
txaramel bat leihorako.
Bitartean pentsatu bai
argi dago aurten ez duela jarriko
hainbeste ortu.
Ez errezatu ez ostiarik bazkal aurretik.
Siesta bota
eta ametsetan sentitu
leunki ukitzen duela
emaztearen izter zuria.
Txakurrei pospolina askatu.
Portalean eseri
zigarro bat bildu
lainoak ikusi Dimako haitzetan
eta duda egin:
egun zoriontsu honen ostean
etorriko ote da beste bat?
© Igor Estankona