EGUN EZDEUS BAT
Dena zuritzen duena
zure larru
gorriz zipriztindua da
jainkoen
bildotsa
bihurtu zara
Esango dute oraindik
zutik dela Arbola
ez dela alferrik
isuri odola
belar gainean
Eta ordena naturala
ezin denez desegin
neskatxi bat
jaioko da
zure odoletik
nonbait berriro
Matalazen
bihotzarekin
© Igor Estankona