Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

MASKARA KENDU NUEN

 

Betile artifizialak lez luzangak eta okerrak diren

hareazko hondartzetatik ibili nintzen,

baso dardaratsuan ia atzeman zintudan

urak nenufarea ukitzen duen leku horretan.

 

Zer edo zerk bultzatzen ninduen harrapaketara,

uste dut zure ihes egiteko era zela:

kimu berdeen minean

sustraien sarean lurperatu zinen.

 

Nire aho amuz betea inguratzen duten

azukrezko gatzagak zeharkatu nituen

eta ukitu nituen, arinki,

udako lehen amaierako erleak.

 

Nekatua, usteldua, argirik gabe

ezpainik gabe amore eman zenuen:

plastikozko belar gainean etzanda azkenik

nire metamorfosiaren maskara kendu nizun.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus