Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

MENDEBALDE

 

Begiak pozean negarrez ari direnak

ostadarra

haren zain nago.

 

Argitasunean behatu ditut

aireko zozoak

bide berriak asmatzen.

 

Merezi ez ditudan ikusgarriak

dira hauek

kimu berdeetan

arriskua eta laborria

erne dira.

 

Eta ibaian

jertse bustiak

hotza landetatik gora

etxe-portaleetaraino.

 

Nire barnean ostadarra

euri-lanparra eta argia

gurutzatzen diren lekuan.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus