Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

PORTO

 

O Fado ez balitz egon konpleto

eta geratu izan bagina

paseo hau galduko genuen

Douro bazterretik

iluntze hau uretan.

 

O Fado ez balitz egon konpleto

ez ginen ibiliko Sá de Bandeiratik gora

pena honekin bihotzean.

 

Ez bagenitu kale hauek igaroko

hasiera eta amaiera gabekoak

bertute eta bekatu bakoak

alaitasuna eta samina biak

omentzen dituztenak.

 

O Fado egon izan ez balitz konpleto

beharbada ez genuen ulertuko

munduko hitz guztiak

eta munduko gitarra guztiak

ez direla nahikoa

Saudadea definitzeko.

 

 

 

© Igor Estankona

 


www.susa-literatura.eus