Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—58—

 

berogailu parbularioen interludioan

arabiar linaje doilorren irudi kupirakorrak nire bulbotik pasatzen

pasatzen eta pasatzen diren bitartean

ez zait estrainoa

basakatuak erle eztenkadaz ilargaiaren linternapean hiltzen direnean

maizegi hodeiezko begiradaz torpedeatu dudan

zure gorputza

haizearen peninsula labanarekin lotzen nauen itsmotzat

ematea eta

niretzat bakarrik almibaratuak

aurresentikorrak zaizkit nire daugin ekintzak:

mazedoniaren marrubiekin batera hozkailuratuko zaitut ez hadin utsaltu

agian negu-pianu-iraunpengarri den izen batekin birbateatuko zaitut

eta oinaze bero honek jarrai nezan osmiatzen edonondik

espero dut.