Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—42—

 

bi gauza ziren, bestalde, izorramendu gorenera

iganarazten nindutenak:

1.— gauerdian maindireen mugatik oinak ateratzea

                                      areago

                                      noski

                                      neguan

2.— eta bestea: aitamen logela aurrean kokaturik zegoenez gero

eta etxeko ohitura ateak zabalik oheratzea zenez gero

beldurrak

masturbatzeko aukera oro ebasten zidanaren ohartze berbera;

gainera: korridoreko itzalen merzedaren harian ezartzen ninduen.