Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—26—

 

sumendietako birjinotasun beltz zipotza era gaindituz

ditiburuak kolillaz lehertzen,

zombi mordoa irudimenean,

garaipenaren insipidotasunak eraginda biltzen diren

azalzaleak akusatzen ditut (nik ere egin dezaket)

beti eguzkitan eta beti ziraun erratu aburuetan,

bertan behera bertan behera erortzen erortzen

desasetasun desase oldarkorraren gonapeko hatzamar plantxatuei

maitemindura erasokor eraginari amore emanaz

nigar egizu nigar egiten duzun instantean

eta lur zokila birrintzen duzun segundoan birrindu ezazu zokila.