Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—33—

 

ezin dezaken jakin neguko ipuiez

        eta denborarik gabeko heriotzez

                arrantzaleen beste. Ezkilatsuak

oropimentezko kaietan dautzan

laguntzarrak ordu krudeletan

                                            hordiki

makur makusika esperoaren gabardinetan

penazko bitaminez inmunizatutako dardarazko bihotzak

buztinezko minutuen iraupenean busto hautsiak

                            kapitelen dilindan

harapirika eztiak; eta ezkilatsuak beletak

mariñelen haizorratzak.