Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—17—

 

mihiak

zimeldutako aspaldi usain dezakezun

jakintsuen astrolabioetan

erditutako butxatutako

hire eskuen ezin estaliniko garrapina

betiko gerizpartean arnasa

brankia guztien hertsitasunean beso beroak

hosto ehiartuak huts ditzakeen minutuak

musuaren hotza iheska eta

zubi igokorra iganaz gaztelu hautsitik

erabat mardul erabat kizkur erabat babosu

gorrotoaren lurpean ni

gorrotoaren lurpean hi zerbait itzali zaizu

odolean zerbait itzali zaizu haragian.