Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—28—

 

hitz kondensatuek liburu forratuetan ingurua blaitzen duten bitartean

sakabanatzen kultura heziketaren indultoz zalantzen amildegian

gustoren gustoz korritzeari uko egiten badiozu

erortzen zarenerako erdiraino zara egonen

eta aurretik egin behar genuen zerbaiten oroitzapena faltatuko zaigu orduan

gero damuak eta penak

elika bada elika! elika ezazu burua, dardaraz, azidozko

                                                                                  neonezko argiarekin,

denbora basatiak dira eta

sinetsgaitza da pildora batekin daitekena erdietsi.