Babiekaren hotzikarak
Babiekaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
 

 

—46—

 

paraergelen hizkuntza urdinbera zurbilean ere ?-k

tres catorce deciseis baliopean lotzen du bere

visajearen eguzki gordezaila

eta hizkuntzaren sustarrak, bere menbrilozko fedearekin

eguratsaren ukabil belauntzan

poeten garunak beratzen jartzen ditu Lizardi quoque;

dikotomia hegalarian disimulatu nahiz

hire magal ozenisilean

elebi kutsuak martiri kutsua jaioeraziz

gulag idortsu bat biltzen du estandarte erdirako,

oraindik eta jadanik, erreturaz erretura,

goroldioz beterik

diosek ere gorde du beluko mezaren kolektarako

bere ogerleko korrespondientea,

erreturaz erretura

transzendentalegia

da

haizeagatik

gaur

apostatzea,

hura da bartzen jaki hutsa

hura bonba gabeko komuna

hura klorodun ura

hura...

eta sustarrak,

bere menbrilozko fedearekin

zure magal ozenisilean

eguratsaren ukabil belauntzan

martiri kutsua jaioerazten dizu;

ekialdeko udaberri gulag idortsua dateke.